Tafallako Txistularien Kontzertu Nagusirako deialdia

Tafallako Txistulari Taldeak zabaldu duenez, abuztuaren 20an izango da Kontzertu Nagusia. Txistulariek izena emateko epea abuztuaren 7an bukatuko da.

Tafallako txistulariek bidali duten eskutitzan hala esan dute, Tafallako festetan ematen duten Txistularien Kontzertu Nagusiak 54. aldia izango duela aurten eta ohi bezala abuztuaren 20an izango dela; Arkakuso plazan eguerdiko ordu batetan.

Kontzertuan parte hartu nahi duten txistulariek izena emateko zein telefono edo helbide elektronikora idatzi behar duten eta epea abuztuaren 7an bukatuko dela zehaztu dute.

Kontzertuko errepertorio guztia erabaki gabe badute ere kontzertuan ohikoak izaten diren piezen partiturak bidali dituzte eta entseguak abuztuaren 5, 7 eta 11n arratsaldeko zazpietan Tafallako kultur etxean izango direla jarri dute.