Jose Luis Perez Sarasketa (1936-2025)

Eibarko txistu eta dantzarekin lotura estua zuen Jose Luis Perez Sarasketa joan den uztailaren 24an hil zen.

Gazte-gaztetatik Eibarko dantza taldeentzat txistua jotzen aritutakoa zen Jose Luis Perez Sarasketak; Gregorio Santa Cruzek prestatutako dantzariak lehenengo eta Patxi Beitiak prestatutakoak ondoren. Eibarko Udal Txistulari Bandan urtetan aritutako txistularia Usartzako zuzendaria ere izan zen, baita Kezka dantza taldekoa ere. Amalur dantza taldearen sorreran parte hartu zuen, baita armaginen herrian musika kontserbatorioaren sorreraren alde ere. Kezka dantza taldeak adierazi duen bezala: XX. mendeko Eibarko txistu eta dantza tradizioen sustapen eta transmisioaren arduradun garrantzitsua izan da, eta 1994an berreskuratu zen San Juan eguneko aurreskuan ere ezinbesteko partehartzea izan zuen.

Usartza txistulari taldea Kofradia Egunean. Arrate (Eibar), 2006. Ezkerretik eskubira Jose Miguel Laskurain, Enrike Montero, Jose Luis Perez Sarasketa, Asier Castelos eta German Ereña. (Arg.: Ainhoa Larrañaga. Iturria: Kezka Dantza Taldea)