Euskal Herriko Txistulari Elkartetik herrietako txistulari taldeetako 14-25 urte bitarteko txistulari gazteei, baita txistulari gazte norbanakoei, dei egin nahi diegu Danboligenak, danbolintero gazteen topaketan parte hartzeko.
Gonbidatuta zaudete egun horretako jarduera guztietara. Hamaiketakoa, tailerra eta bazkaria doan izango dituzue; horren truke, txistua jo beharko duzue, kalejiran eta eguna bukatzeko kontzertuan.
Animatzen bazarete elkarteko telefonora deitu (688 842 894) edo email bat bidali txistulari@txistulari.eus helbidera. Bertan nondik zatozten eta zenbat zareten adierazi beharko duzue.
Edozein informazio gehiago behar izanez gero deitu.