Euskal Herriko Txistulari Elkarteak txistulari gazteekin urtero antolatzen duen Danboligenak aurten Azpeitian izango da azaroaren 30ean.
Kartelaren aurkezpenean Euskal Herriko txistulari gazteen topaketa jasoko duen herria eta data ezagutaraztearekin batera egitaraua borobiltzen ari direla esan dute. Ez da txistua joaz ongi pasatzeko aitzakiarik faltako!