Urrian izango da Bilboko Txistu Eguna

Bilboko Udal Txistulari Bandak urriaren 5ean izango den Txistu Eguna antolatu du Euskal Herriko Txistulari Elkartearen eta Silboberri Txistu Elkartearen laguntzarekin. Eskutitza bidali du bertan parte hartzera gonbidatuz.

Gonbidapena eta partiturekin batera, eskutitzean eguneko egitaraua zein izango den eta parte hartu nahi duenak izena emateko zer egin behar duen zehazten dute.