Ikasturte honetako bigarren kontzertua emango du gaur Bilboko Udal Txistulari Bandak, Euskalduna Jauregian, eta oraingoan, ez da bakarrik arituko. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko txistu ikasleak izango ditu lagun. Emanaldia debaldekoa izango da, 20:00etan hasita, Euskalduna Jauregiko A3 aretoan.
Ostegunean, berriz, urriaren 19an, kontzertu bera errepikatuko dute, baina oraingoan, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko beheko solairuan dagoen Remacha entzutegian, arratsaldeko 19:30etan.
Guztira, 11 piezekin osatutako errepertorioa joko dute. Nafarroako ikasleen artean, Iker Larrauri izango da aurreneko txistua; Jon Heras, bigarrena; eta Beñat Alkuaz silbotea. Bakarlari lanetan ariko dira gainera. Bilboko Banda, berriz ondorengoek osatzen dute: Garikoitz Mendizabal (txistu lehena eta zuzendaria); Idoia Kareaga (bigarren txistua); Gorka Zabaleta (silbotea); Sabin Bikandi (silbotea); eta Asier Garcia (atabala). Guztiek elkarrekin joko dituzte:
–Alkate Soinua (Raimundo Sarriegi /Mold.: J.I. Ansorena)
-Sonatina Vasca (José de Uruñuela)
-Contrapás Nº2 (Santos Intxausti) – Bakarlaria: Beñat Alkuaz
-Txoriak nere baserriko sagastian (Luis Aranburu)
-Jeolimo Idiarena (Joakin Iruretagoiena)
-Contrapás Nº1 (Santos Intxausti) – Bakarlaria: Jon Heras
-Osio Bideko Polka (Pablo Sorozabal / J. I. Ansorena)
-Baztan (Tomás Garbizu)
-Lesaka eta Doneztebeko dantzak (Mold.: J. I. Ansorena / J. Astiazaran)
-Contrapás Nº4 (Santos Intxausti) – Bakarlaria: Iker Larrauri
-Rossinirena/Arin-Arina (Paskual Okariz /Cándido Albistur – Mold.: J.I.Ansorena)