Txistulari posturako lan-poltsarako deialdia zabalik, Donostiako Udal Txistulari Bandak

Donostiako Udal Txistulari Bandan bi lanpostu betetzeko langileak hautatzeko ezohiko eta premiazko deialdia argitaratu berri du Donostiako Musika eta Dantza Eskolak. Lan poltsetan hautagairik ez dagoelako, premiazko deialdia da; batetik, txistulari jotzaile posturako, eta bestetik, tronpeta jotzaile posturako.

Premiazko deialdia denez, aurkezteko epea zabalik egongo da proba egiten den momentura arte. Proba egun honetan egingo da: 2017ko urriaren 20an, 11.00etan Atotxako zelaia plazako eraikinean (Donostia).

Informazio gehiagorako, deialdiaren oinarriak ikusteko eta eskaerak egiteko, jo Donostiako Musika eta Dantza Eskolaren webgunera.