Euskal Herriko Txistulari Elkarteak, txisturako zein bere familia instrumentuentzako obra berrien sorkuntza sustatzeko asmotan, 2023ko EHTE Txisturako Konposizio Lehiaketa antolatu du.
Adin eta herrialde ezberdineko konpositoreek parte har dezakete lehiaketan.
Txistulari eta konpositorez osatutako epaimahaiak aurkeztutako konpositoreen arteko hiru aukeratuko ditu. Aukeratutakoek Euskal Herriko Txistulari Elkartearen izenean obra berri bat idazteko enkargua jasoko dute ondorengo baldintzetan:
- 2.000 €ko enkargu bat epaimahaiak proposaturiko talde txiki baterako obra bat idazteko (gehienez 6 musikariko taldea, barnean gutxienez txistulari bat duelarik).
- 1.500 €ko enkargu bat epaimahaiak proposaturiko talde txiki baterako obra bat idazteko (gehienez 4 musikariko taldea, barnean gutxienez txistulari bat duelarik).
- 1.500 €ko enkargu bat Trio Zukan hirukotearentzat obra bat idazteko (txistulari bat, akordeoia eta perkusiorako). Enkargu hau Trio Zukanek babestua dago.
Lehiaketan parte hartzeko dokumentazioa bidaltzeko epea 2023ko urriaren 15ean bukatuko da.