- +34 943 528 613
- txistulari@txistulari.eus
HAIZE BIRAK
Euskalduna Jauregian, urtarrilaren 25ean, 19:00etan OB aretoan. Bilboko Udal Txistu Banda. Zuzendaria: Gorka Zabaleta
Euskal dantzek Bilboko hirian izan duten bilakaeraren testigu paregabea da Beti Jai Alai dantza taldea. 1968 urtean sortu zenetik, Bilboko Basurto auzoan kokatua, euskal dantza, ohitura eta errituak ikertzera, gordetzera eta zabaltzera bideratu du bere egitekoa. Esaterako, Bilboko 4 estanpa irudikatu zituen bere 40.urtemuga ospatzeko: Bilboko noble eta handikien jaiak XVI. mendean, Corpus Christi jaiak XVII. eta XVIII. mendeetan, Bilboko Inauteriak XIX. eta XX. mendeetan eta Bilboko eta inguruetako erromeria eta aurreskuak.
Bilboko txistu bandarekin batera urte guzti horietako ibilbidea ikusgai izango dugu ekitaldi honetan. Gure uriko, eta orohar Bizkaiko, tradiziozko musika eta dantzako hainbat abagunez gozatzeko aukera paregabea. Txistu musikaz gain akordeoiaren doinuen laguntza izango dute Garazi Navas musikariaren laguntzarekin.
PARTAIDEAK
Txistuak: Gorka Zabaleta eta Idoia Kareaga
Silboteak: Peio Irigoien eta Sabin Bikandi
Perkusioa: Asier Garcia
Lankidetza: Beti Jai Alai dantza taldea
Garazi Navas (akordeoia)
EGITARAUA
Aurtzaka (kontrapasa) – Aitor Furundarena
Txakolin – Herri-doinua
Lekeitioko nesken aurreskua – Herri-doinua
Kaixarranka – Herri-doinua
Begoñako ezpata-dantza – Jose Luís Eguiluz
Kandelario – Herri-doinua
Erdi Arora Bidaia – Ezezaguna / mold.: Garazi Navas
Brehme – Gorka Hermosa / mold.: A. Furundarena
Begoñako soka-dantza – Herri-doinua
Bizkaian zehar / Porrue – Kepa Junkera / Herrikoia
Estudiante Tunante (biribilketa) – Victor Zubizarreta
Xarpota (ezpata-dantza) – Thierry Biscary / mold.: Garazi Navas
Pays Basque (fandangoa) – J. Pedeloy / mold.: A. Furundarena
Amaitzeko soinua(arin-arina) – I. Ansorena