Txistularien mundu txiki honetan perkusionista eta txistulari ezaguna eta Musikeneko irakaslea dugun Urko Arozena Muxikak liburu berria idatzi du eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteko bazkide diren guztien esku utzi du, atal pribatuan eskuragarri dago.
Izenburutzat Musika ikasten. Ikasketa neuroemozionala duen liburu berri honetan berak bere irakasle ibilbidean testatu dituen baliabideei buruz idatzi du eta bide batez denekin partekatu ditu. Musika ikasteko moduaren inguruan egin duen ausnarketa da bertan ageri dena eta bera zein ondorioetara iritsi den azaldu badu ere, ikasle zein irakasleak beste horrenbeste egitera gonbidatzen ditu.
Hemen duzue liburua: Musika ikasten. Ikasketa neuroemozionala