EHTE Txisturako Konposizio Lehiaketa 2022

Euskal Herriko Txistulari elkarteak txisturako musika-lan berrien sorkuntza sustatzeko Txisturako Konposizio Lehiaketaren edizio berria antolatu du. Aurten, Kutxa Fundazioaren eta Zukan Trioren babesarekin, 5.000 euro banatuko dira saritan.

Adin eta herrialde ezberdinetako konpositoreek har dezakete parte. Aurkeztutako lanen artean hainbat konpositore eta txistularik osatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu. Sariak taldean gutxienez txistulari bat duen musikari talde ezberdinentzat obra berri bat idazteko enkarguak izango dira: nagusia 2.000 eurokoa eta beste biak 1.500 eurokoak.

Egile bakoitzak urriaren 15era arte proposamen bakarra bidal dezake. Horretarako bere lan ildoen erakusgarri den lehendik idatzita eta grabatuta duen ganbera talderako sorkuntza bat eta biografia laburra bidali beharko ditu. Ez dira elektronikadun lanak onartuko.

Oinarriak euskaraz

Oinarriak gaztelaniaz.

Oinarriak ingelesez.

Informazio gehiagorako: konposiziolehiaketa@txistulari.eus