Tafallako 51. Alardea badator

Aurten abuztuaren 20an izango da Tafallako txistularien alardea.

Entseguak Tafallako Kultur Etxean izango dira arratsaldeko 19:00etan uztailaren 28an, abuztuaren 2, 9 eta 11n Beñat Alkuazen zuzendaritzapean eta kontzertuko egunean Udaletxeko aretoan 9:30etan. Azken entsegu horren ondoren hamaiketakoa egingo da berrindartzeko Alkartetxe Elkartean (Merkatu plaza, 1, 1).

Kontzertua Foruen plazan izango da 13:00etan. Egitaraua hau izango da:

  1. Musika plazan Xabier Zabala
  2. Herri min Xabier Zabala
  3. Kadrila eta Mazurka
  4. Sugaar Ismael Yagüe
  5. Galtzaundi
  6. Gazteluko plaza Joaquín Lekunberri
  7. Elizaldetarren danbolina Mielotxin (PENDIENTE)
  8. Arrosako zolan
  9. Zurekin batera En Tol Sarmiento
  10. Negua joan da ta
  11. Oinez Tafalla (PENDIENTE)
  12. La Pilindros
  13. Gernikako Arbola
  14. Agur Jaunak

Partiturak hemen eskura ditzakezue. Fa tonuko txistuak eta Si b tonuko silboteak erabiliko dira eta jazkera horrelakoetan ohikoa den galtza edo soineko iluna eta alkondara zuria izango da.

Kontzertuaren ondoren, 14:30etan, bazkaria izango da Ereta Pasealekuan.

Parte hartu nahi duten musikariek, izena abuztuaren 6a baino lehen emanez, Andoni Cortijori idatzi behar diote acortijy@gmail.com helbidera datu hauek emanez:

  • Izena eta abizenak
  • Zein herritakoa den
  • Telefonoa eta helbide elektronikoa, azken orduko aldaketarik balego nola abisatua izateko
  • Ze soinu-tresnarekin parte hartuko duen (txistularien kasuan zehaztu ze ahotsetan ariko den: txistu 1, txistu 2, silbotea)
  • Bazkaltzera geratuko den
  • Eta berekin batera lagunen bat bazkaltzera geratuko balitz, zenbat heldu (bakoitzak 20 €) eta zenbat haur (doan).