Aguraingo txistu taldea biziberritzea helburu

Noticias de Álavako berriemaile Eva San Pedrok idatzi duenez, Aguraingo udalak herriko musika eskolaren bidez txistulari taldea biziberritu nahi du. Iraganean herriko txistulari izandako guztiei txistua hartu eta garai batean herriko kaleak alaitzen zituen taldea berriro osatzeko gonbidapena luzatu die. Horrez gain, txistuak herriko kulturan izan duen garrantzia gogoratu du eta etorkizuneko txistulariak izan daitezkeen haurrak musika ikastera gonbidatu ditu.

Noticias de Álava (2022/06/21): Agurain quiere reactivar el grupo de txistus