Euskal Herriko Txistularien Elkartearen Nafarroako bulegotik Sanferminen bezperan Iruñeako udaletxean Gainzaren biribilketa jotzera etorri nahi duten txistulariei zuzendutako mezuan esan duenez, Iruñeako udalak txistularien elkarteari 50 pertsonako muga jarri dio. Hori dela eta, parte hartu nahi duenak jarraitu beharreko arauak azaltzen dituen dokumentua prestatu da txistularien elkartean eta web orriko bazkideen atalean dago izena 50 pertsonak baino gehiagok emanez gero zeren baitan lehenetsiko diren txistulariak. Araudiaz gain, Gainzaren biribilketaren bertsio ugari daudenez, joko denaren partiturak ere bertan topatuko ditu interesa duenak.
Sanferminen hasierako txistu joaldian parte hartu nahi duenak txistulari.nafarroa.ehte@gmail.com helbidera ekainak 26 baino lehen datu hauek bidali beharko ditu Gaian eskatzailearen izena + GAINZA jarriaz:
- Izena eta bi abizen
- NAN
- Errolda
- Lehenetsitako ahotsa (txistu 1, txistu 2 edo silbotea). Antolatzaileek harmonizazio kriterioen baitan birkokatzeko aukera izango dute.
- Mugikor zenbakia
Elkarteak uztailaren 2a baino lehen erantzungo du txistulari.nafarroa.ehte@gmail.com helbidetik idatzita.
Zehaztasun guztiak hemen daude.