Datorren larunbatean, maiatzak 28, goizeko 11’etan txistularia berriz jarriko dute Bizkaiko Berrizen dagoen Sarrimendi tontorrean.
Bertan parte har dezakete nahi duten txistulari guztiek. Berrizko dantzariak ere han izango dira. Antolatzaileak Amaraune mendi elkartea, Berrioiz guraso elkartea eta Andikona-ko jai batzordea dira.
Irudi hau Zaldibarko Josu Maortuak egina zen eta 1990. urtean jarri zuen tontor horretan. Irudia “Eskola Kirolari” omenaldi gisa egin zen, baita Berrizko seme izan zen Alejandro Aldekoa txistulariaren oroimenez ere. Irudi hau aurtengo urtarrilean kokatuta zegoen lekutik lapurtu zuten.