Zumarragako Txistu Kontzerturako gonbidapena

Abenduaren 18an egiterik izan ez zen kontzertua heldu den apirilaren 9an egitea adostu dute Zumarragan. Antxiñako Ama Txistu Taldeak deialdi berria luzatu die kontzertuan parte hartuko luketen txistulariei.

Kaixo lagunok!

Musikaren magiaz gozatzeko unea iritsi da, aurretik bertan behera utzitako
kontzertua egingo dugu. Gogotsu gatoz, zuekin batera, pandemia honek
lapurtu digun denbora galduan bila.

Horrenbestez, datorren apirilak 9, larunbata Zumarragako Beloki
pilotalekuan arratsaldeko 7:30ean txistu kontzertua gauzatuko dugu.
Entsegua, arratsaldeko 16:00etan hasiko da, puntualtasuna eskatzen dugu.

Hemen bidaltzen dizkizuegu partiturak. Mesedez, parte hartuko zenuketen
eta afaltzera geratuko zinateketen konfirmatzea eskertuko genizueke.

Harremanetarako:

635 201 052 (Xabi), 649 703 918 (Ainhoa)

edo antxinakoama@hotmail.com

Mila esker eta laster arte!

 

Orri honetako bazkideen atalean daude kontzertuan joko diren doinuen partiturak.