Mara-mara

Argazkia: Iruñea 1967. Olentzeroren lagunak elkartea

Mara-mara heldu da negua eta urtea badoa bere azken dantzara. Ospakizunerako, balantzerako, alaitasunerako, triste egoteko,… askorako egunak datoz, baita gogoetarako ere. Olentzero hizpide izan du Oier Araolaza dantzari eta gure elkarteko bazkideak Berrian eta Aiaraldean. Nondik gatozen eta nora goazen jakitea ederra izaten da,  txistuak gure lur zabal eta anitza gabon doinuetan hartuko dituen honetan. Eta gu, neguaren abaroan, txistulari.eusen komunikazioa lozorroan jarriko dugu. Urtarrilaren 2an izango gara bueltan. Bitartean, izan ongi eta eguneroko doinuez gozatu. Hona, proposamen batzuk: