Asteburu betea izan dute txistulari gazteek Bilbon

Argazkiak: Txalkor txistu taldea

Asteburu honetan, urriak 26 eta 27, Danboligenak Txistulari Gazteen bigarren topaketa egin dute Bilbon. Dantza, kalejirak, inprobisazioa eta, noski, elkarbizitza izan dute osagarri, giro ederrean.

Urtarrilean abiatu zen Danboligenak ekimena, txistua eta gazteak lotuz. Azkoitian izan zuen lehen geltokia eta bigarrena asteburu honetan izan da Bilbon. Topaketa hasi aurretik horrela mintzatu zen Bilbao Musikako txistu irakasle eta EHTEko Bizkaiko ordezkari Jasone AkizuEuskadi Irratiko Kultur lehioa saioan:

 

Topaketan hainbat kalejira egin zituzten Azkoitia, Azpeitia, Bilbo, Hernani, Lapurdi, Lesaka eta Trapagarandik joandako txistulari gazteek. Horrezgain bi ikastaro burutu zituzten, bat inprobizasioaren hastapenak lantzeko Alvaro García irakaslearekin eta bestea, dantzari zegokiona, Aiko taldearen eskutik. Egitaraua eta ekimenari buruz gehiago jakiteko, irakurri berri hauxe.

Inprobizasio ikastaroa:

Erromeriarako prest: