Urretxuko Txistularien Kontzertuan parte hartzeko gonbidapena zabaldu dute

Lizarriturri Urretxuko txistulari taldeak irailaren 21ean ospatuko duen kontzertuan parte hartzeko deia zabaldu du.

Urtero legez, Urretxuko Txistularien Kontzertua prestatu du irailerako Lizarriturri txistu taldeak. Aurtengo hitzordua hilak 21 egun dituenean izango da, Santa Anastasia jaien egitarauaren baitan. Antolatzaileek deialdia zabaldu dute txistularien parte hartzea sustatzeko. Izena emateko urretxukotxistulariak@gmail.com  helbidea eskura duzue.

Egitaraua

Parte hartzaileak irailaren 21ean bertan egingo den entseguan elkartuko dira, arratsaldeko 4etan Iparragirre plazan (euria tarteko bada, Aldiri kiroldegira lekualdatuko da bai kontzertu eta baita entsegua ere). Entsegua buru ostean, arratseko 7etan, kalejirari ekingo diote txistulariek, Urretxu  biribilketa joz. Kontzertua ondoren izango ad, 7:30ean. Eguna amaitzeko afaria izango da Aterpe jubilatuen etxean, iluntzeko 9:30ean.

Ohi dutenez txistulariek Fako txistu eta silbotariek Sib-koa erabiliko dute. Janzkerari dagokionez alkandora zuria, praka beltzak eta oinetako ilunak erabili beharko dira.

Errepertorioa

Euskal Herriko kantak J. Franco / Mold.: J. Martinez

Lore bat tontor gainean Jon Etxeandia

Goizueta Herrikoia / Mold. J.I. Ansorena

Habanera-Arin arina Ezezaguna / Mold. J.I Ansorena

Amalur Xabier Zabala

Gure Nahia Iker Lauroba / F. Goñi

Agure zaharra Gorka Knörr

Azken agurraren negarra Gorka Knörr

Bok Spok Kepa Junkera

Kaixarranka Kepa Junkera

Palomarena A.Calamaro/A.Sarriegi /Mold. A. Furundarena

Aurrera Altsasu P.Reparaz/J.Maia / Mold: K. Sanchez Ekiza

Korrika mix Egile ezberdinak / Mold.: Xabier Zabala

Gernikako Arbola J. M. Iparragirre