Txistulari aldizkaria: hamabosgarren alea eskura (1930)

EHTEk 1936ko gerraren aurretik publikatu zituen Txistulari aldizkariaren 10 aleak gure webean eskuragarri jarri ostean, garai horri dagozkion gainerako 21 aleak digitalizatu ditugu. Ondare hori eskuragarri jarriko dugu pixkanaka gure web gunean. Oraingoan hamabosgarren alea dakargu hona.

Euskal Herriko Txistulari Elkartea 1927an jaio zen. Txistulari aldizkaria, berriz 1928ko martxoa-apirilekoa du lehenengo zenbakia. Aldizkaria gerrarekin bere jarduna eten eta berrabiatzerakoan hutsetik hasi zen, horregatik bi garai bereizten ditugu: gerra-aurrekoa eta ostekoa. Oraingoan, garai horretako 15. alea dakargu hona.

Gerra aurreko lehenengo ale guztiak digitalizatu ditugu, eta pixkanaka webean, bazkideen esku jarri ditugu, orotara 31 ale.

Hamabosgarren zenbakia

1930eko uztaila-abuztuari dagokion alea da Txistulari aldizkariko 15. zenbakia. Aldizkaria aurrekoa moduan hasten da, hots, Bergaran irailaren 8rako deituta zegoen elkarteko Batzar Orokorra hizpide. Jarraian euskaraz, txistua zaintzeko aholkuak ematen ditu txistugile anonimo batek sinatutako artikuluak. Ondoan, Bonifacio Etxegaraik idatziriko zutabea: Un domingo en el Pais Vasco.

Donostiako Euskal Astearen inguruko kronika zabal batekin jarraitzen du agerkariak, argazkiz horniturik. Martin Anguiozarrek idatzi batean Gipuzkoako Batzar Nagusien dekretuak birpasatzen ditu, txistu eta dantzak gai hartuta. Ostean, aldizkariko bigarren euskarazko idazlana dugu, Juan Inazio Urangak sinatua, Manuel Uranga Txanbolinen ingurukoa.

Literaturarekin jarraituz, dantzari eta txistulari donostiarrek Galizian egindako emanaldiaren kronika bat, Eusko Ikaskuntzaren inguruko artikulu labur bat (aldizkariak euskaraz dakarren hirugarrena), eta Bilboko Txistu Alardeari buruzko bat irakur daitezke.

Literaturarekin bukatzeko, ohi legez, Cabos sueltos saileko berri laburrak eta Orozkoko erromeria eta jaien inguruko artikulua eta azkenik, hildakoen berri jasotzen du zenbaki honek.

Musika atala

Ale honetan Iztuetaren Gipuzkoako Dantzak izenburupean honako piezak argitaratzen dira Luis Urteagak harmonizatuak: Alkate soñua, Erreberentzia, Ondarribia txikia, Belaun-txingoa, Brokel-dantza, Bizkai-dantza, Aur txikiai lo-eragiteko soñua, Ezkonberriak lotaratzeko soñua, Bukaera, Neskatx gizonkoiak erritik botatzeko soñua.

Benetako altxorra, datu interesgarriz eta bitxikeriaz betea, bazkide guztien eskura pdf formatuan deskargatzeko aukerarekin. Benetako oparia.

Aldizkaria ikusteko klikatu hemen (soilik erregistratutako bazkideentzat eskura).


Bazkide egiteko, bidali zure datuak txistulari@txistulari.eus-era.

Bazkide egiteko informazio gehiago hemen.

Bazkidea bazara, baina ez bazaude web gunean erregistratuta, idatzi komunikazioa@txistulari.eus-era