Larunbat honetan, ekainaren 29an, Eibarko I. Txistu Egunaren karietara, publikoarentzako zozketa antolatu du Usartza taldeak. Irabazleak bi pertsonentzako menu bereziaz gozatuko du.
San Juan eta San Pedro jaien baitan lehenengo aldiz antolatuko dute Eibarko Usartza Txistulari Taldeko kideek Txistu Eguna. Ondarrua, Deba, Elgoibar eta Zornotzako txistulariek parte hartuko dute eibartarrekin batera. Hasieran auzoetatik ibiliko dira kalejiran, azkenerako erdigunera joz. Arratsaldeko 5:30etatik iluntzeko 9:30arituko dira txistulariak kalez-kale.
Eguna publikoarekin ospatu nahiean, antolatzaileek, zozketa antolatu dute. Saria bi pertsonentzako menu batizango da, 50€ko balioa duena, Kontent gastro-tabernan.
Parte hartzeko egunaren inguruko argazkiak egin eta Usartza taldearen facebookeko orrialdean eskegi beharko dira. Perfil bakoitzak, gehienez, 10 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazki guztiak zozketan sartuko dira, beti ere ekainaren 29a eta uztailaren 5a artean eskegitzen badira.
Oinarriak hemen irakur ditzakezue.