20 urteko ibilbidea kontzertu batekin ospatuko dute txistulariek Muskizen

Argazkia: txistularismuskiz.blogspot.com

Jarraitzen Dugu txistu taldeak 20 urte betetzen ditu Muskizen. San Juan festen baita kontzertua eskainiz ospatuko dute ekainaren 23an. Aurtengoa, 14. Txistu Kontzertua izango dute eta noski, oholtzan ez dira bakarrik izango.

Txistu doinuak Muskizko (Bizkaia) kaleetan barreiatzen 20 urte bete dute Jarraitzen Dugu taldeko txistulariek. Urtero eskeini ohi duten kontzertu handia baliatuko dute urtebetzea ospatzeko. 14. urtea izango dute kontzertua antolatzen dutela, San Juan jaien baitan. Hitzordua ekainaren 23an izango da, Meatzari Aretoan.

Emanaldian, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik etorritako txistulariez gain, hainbat musikarik parte hartuko dute. Abanto Musika Eskolako abesbatzak, Txikiteros de Muskiz taldea eta Martin Barcelona tenorrak ahotsa jarriko dute. Metal boskotea, trikitixa, perkusioa, gitarra, pianoa eta baxua izango dira entzungai baita. Guztiak, Txaro Garciaren zuzendaritzapean arituko dira.

Egitaraua 

 

Afitxa