Mugarik Gabeko Txuntxuneroen hurrengo dianak

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek dianetan parte hartzeko gonbitea zabaldu dute. Pasai Donibanen maiatzaren 18an izango da eta Faltzesen maiatzaren 25ean.

Pasaiako diana da gertuen dagoena, maiatzak18, eta bertan parte hartu nahi duenak maiatzaren 12aren aurretik jakinarazi behar dio Juanan Laboari 659 39 44 98 telefonora deitu edo Whatsapera idatziz.

Aste bat geroago izango da Faltzesko diana, maiatzaren 25ean. Maiatzaren 17a da izena emateko azken eguna eta Felix Martinezi jakinarazi behar zaio 636 685 288 telefonora deitu edo idatziz.