Ondare immaterialari buruzko mahaia

Gipuzkoako Ondare Immaterialari Buruzko Mahaiak “Indarkeriaren funtsezko kontzeptuei buruz, haurren eta generoaren eskubideen ikuspegitik” programa prestatu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura sailarekin elkarlanean Gipuzkoako hainbat eta hainbat elkarte, unibertsitate sail, museo eta abarren artean “Ondare immaterialari buruzko mahaia” osatu genuen urte honen hasieran. Euskal Herriko Txistulari Elkarteak ere parte hartzen du aipatutako elkarlanerako mahaian. Agate Deunaren inguruko lehenengo lanketa egin ondoren, “Indarkeriaren funtsezko kontzeptuei buruz, haurren eta generoaren eskubideen ikuspegitik” izenburupean bi orduko saioak antolatu dira hainbat eskualdetan, Zain kooperatibaren eskutik honako egun-ordu hauetan:

  • Maiatzak 12, goizeko 9etatik 11arte, Donostian. Alde Zaharrean dagoen Santa Teresa konbentuan modu presentzialean, Streaming itxiaren bitartez jarraitzeko aukerarekin.
  • Maiatzak 19, Eibarren, goizeko 9etatik 11ak arte. Portaleako ikastaro gelan.
  • Maiatzak 22, Irungo Oiasso Museoan arratsaldeko 7etatik 9ak arte.
  • Maiatzak 27, Azpeitiko Basozabal jauregian (Trikitilarien Elkartearen egoitzan) 16:30etik 18:30era.
  • Ekainak 3, Arrasaten….. 16.30etik 18.30era.

Eskualde horietako bazkide eta txistulariak prestakuntza-saio horietan parte hartzera animatu nahi ditugu. Parte hartzeko edo informazio gehiago jasotzeko (baita Streaming erako ere) izena eman behar da kbulegoa@gipuzkoa.eus helbidera idatziz. Animatu!