Apirilaren 20an Iruñean ospatuko da EH Bilduk deitutako Aberri Eguna. Txuntxuneroen doinu alaiek manifestazioaren ibilbidea zabaltzeko Mugarik Gabeko Txuntxuneroei laguntza eskatu die antolakuntzak.
Txuntxuneroak apirilaren 20an goizeko 11:30etan elkartuko dira Golem zinemen aurreko plazan dagoen La Tramontana eskulturaren ondoan (Baiona etorbidea, 52).

Galtza edo gona iluna, ator zuria, zapia eta txapela jaztea proposatu dute, baita FA # tonuan findutako txistuak jotzea ere. Hauek dira egunerako aukeratutako doinuak:
- Agur Zuberoa
- Batasuna (Aupa gizona)
- Egun da Santimamiña
- Eusko, euskotarrak gara
- Eusko gudariak
- Goazen mendirik mendi
- Gora Euskadi
- Ikusi mendizaleak
- Kalera, kalera
Partiturak behar dituenak hemen eskura ditzake.