Danboligenak, elkarrekin jotzeko

Aurtengo Danboligenak zenbait aldaketarekin etorriko da. Horien artean, elkartutako txistulari gazteek emango duten kontzertuak alarde itxura izango duela.

Danboligenaken aurreko edizioetan eman izan diren kontzertuetan, bertan elkartutako taldeen artean osatzen zuten kontzertuko egitaraua, talde bakoitzak pieza batzuk joaz. Aurtengoan, kontzertua txistulari guztiek elkarrekin emango dute, hasieratik bukaerara.

Segidan jarri ditugun loturen bidez Azpeitian azaroaren 30ean ospatuko den Danboligenaken goizean egingo den kalejiran eta arratsaldeko kontzertuan joko diren doinuen partiturak eskura daitezke.

Gogoratu deialdia txistulari gazte guztiei zabalik dagoela. Ikusi hemen.