Txuntxuneroak Iruñako Aberri Egunean

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek Iruñan ospatuko den Aberri Egunean txistularien laguntza eskatu dutela zabaldu dute.

Martxoaren 31an EH Bilduk deituta Aberri Eguna ospatzera Iruñan elkartuko direnek txistua bideko lagun izan dezaten, goizeko 11:30etan Golem zinemen, La Tramontana eskultura, ondoan elkartzea proposatu dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek. Txistulariak manifestazioaren aurrean jarriko lirateke beraien doinu alaiekin bidea irekiz.

FA # tonuan doitutako txistuekin joko dira egunerako aukeratutako piezak.

Partituraren bat falta duenak hemendik har ditzake.