Urriaren 22an Euskal Herriko txistulariekin ospatu nahi dute urteurrena.
Mugarik Gabeko Txuntxuneroek aditzera eman dutenez, Txanbolin txistulari bandak 50. urteurrena ospatzeko kalejira antolatu dute.
Goizeko 11etan Lekaio kultur etxean elkartuko dira. Bertan hamaiketakoa egin ondoren, hamabiak eta ordubiak artean Urnietako kaleetan kalejira egingo dute.
Bukatzeko, kalejiran jo duten txistulariak elkarrekin bazkaltzera joango dira Elutxeta sagardotegira (10 euro ordaindu beharko dira gastuei aurre egiteko).
Parte hartu nahi dutenek urriaren 18aren aurretik Anttonekin hitz egin behar dute anttonjauregi2@egape.eus helbidera idatzita.
Oraingoan, FA tonuan doitutako txistuak joko dira. Aukeratutako errpertorioa hau da:
Harmoniarekin kontuz ibiltzeko esan dute eta partiturak bidali dituzte.