Lizarran Mugarik Gabeko Txuntxuneroekin

Txuntxuneroak Lizarrako San Martin enparantzan elkartuko dira urriaren 29ko hamar eta erdietan.

Topaketari hasiera emateko gosari txiki bat hartuko dute San Andres Peñaren eskutik eta Lizarrako kaleetan joko dituzten dianekin hamaiketan abiatuko dira.
Biribilketekin hiriaren erdialdetik jarraituko dute, noizik behinka indarra berreskuratzeko tabernetan geldialdiak eginez.

Kalejirarekin jarraituko dute 13:45 aldera bukatuz. Ondoren, kotxeak hartu eta Iratxe kanpinera joango dira Lizarrako bazkari tipiko bat dastatzeko. (Bazkaria 10 €)

Bertaratzea urriaren 23aren aurretik baieztatu behar da Peiori 680634970 edo peio.azcona@hotmail.com helbidera idatziz.

Partiturak lotura honetan eskura daitezke.