Lehengo larunbatean, ekainak 3, Trintxerpeko XIV. Txistulari Alardea ospatu zen.
Astigarraga, Azpeitia, Azkoitia, Zumarraga, Irun, Bera, Errenteria, Getxo, Anoeta, Villabona, Donostia eta Pasaiatik etorritako 70 txistulari inguru elkartu ziren bertan. Txistulariekin batera Ibaiertz Abesbatza, Illunbe Abesbatza, Metal boskotea, Pasaia Musikaleko Dantzariak, piano-jolea, perkusio-joleak eta txistu bakarlari gaztetxoak aritu ziren.
Giro ederrean txistu hotsak kalez kale entzun ziren. Ondoren oholtzan kontzertua eman zuten.