Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatu duen Konposizio Lehiaketan 30 herrialde ezberdinetako 79 konpositorek aurkeztu dituzte beraien lanak.
Asteburuan elkartu dira epaimahaikideak deialdiari erantzun dioten konpositoreen artetik txisturako konposizio berrien enkarguak jasoko dituztenen izenak adosteko.
Heldu den igandean emango dira ezagutzera izen hauek Lezoko herrian Euskal Herriko Txistulari Elkarteak Musika Bulegoarekin batera antolatutako gala-kontzertuaren ondoren. Gezala auditorioan izango den ekitaldia arratsaldeko zortzietan hasiko da eta Konposizio Lehiaketako edizio zaharretan saritutako obren ondoan konposizio berrien estreinaldia entzuteko aukera izango da.