Mugarik Gabeko Txuntxuneroen Sanfermiñak bidean dira

Iruñeako San Ferminetarako hitzordua jarri dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek eta Ortzadar euskal folklor elkarteak. Uztailaren 11an dianak joko dituzte. Parte hartzeko deialdia irekita dago jada.

Uztailaren 11ko dianak hasteko Ortzadar elkartearen egoitzan elkartuko dira goizeko 10:30etan Oinutsien kaleko 65ean. Segidan hamaiketakoari ekingo diote. Alde zaharrean txistu doinuak zabalduz egingo duten kalejira 12etan abiatuko da. Bi ordu geroago txistu lanak bukatutzat emango dituzte eta 14:45etan parte hartzaileak Ortzadar elkartearen egoitzara joango dira bazkaltzera.

Partituraren bat falta baduzu, lotura honetan eskura dezakezu. Fa# tonuan doitutako txistuak joko dira.

Parte hartzea konfirmatzeko eskatu dute antolatzaileek. Izena emateko azken eguna ekainaren 30ean izango da, whatsapp bidez 652 058 521 zenbakian edo mezua helbide elektroniko honetara igorriz egin daiteke: jomanu1957@hotmail.com. Bazkariak 15 eta 20 € arteko prezioa izango du.

Horrez gain, uztailaren 7, 8 eta 14an Ortzadar elkarteak antolatuta txistulariak kalez kale ibiliko dira, aurretik hamaiketakoa behar den orduan hartuta. Kalejirak 12etan hasi eta bi ordu geroago bukatuko dira.