Iruñeko udalak prentsa ohar bidez aditzera eman duenez, Iruñeko Txistulari Taldearekin zuen akordioa beste urte batez luzatu du. Urte honetako apirilaren 1etik 2023ko martxoaren 31ra arte luzatuko da kontratu berria.
Kontratu horren arabera Iruñeko Txistulari Taldeak San Fermin eta San Saturninoren desfileetan eta prozesioan parte hartuko du, Batasunaren Pribilegioaren egunean eta San Ferminen Zortzigarrenean. Era berean, beste ekitaldi batzuetan ere parte hartzea aurreikusten da, hala nola, Aralarko Aingeruaren irudiari harrera egitea, San Ferminen Txupinazoa, San Ferminetan hiru kalejira (horien artean Haurren Egunekoa eta Adinekoen Egunekoa), San Fermin jaietan dantzaldian jotzea eta Aldapako San Ferminetan bi emanaldi. Kontratuaren arabera, azaroa eta ekaina bitartean 34 diana inguru egongo dira, eta ekaina eta iraila bitartean 19 dantzagarri.