Maskaradak abiatu dira

Joan den igandean abiatu ziren aurtengo maskaradak Atharratzen. Barkoxtarrek utzitako lekukoa hartu dute Atharratze eta Alozeko gazteek. Makina bat entseguren ondoren, lehengo igandean izan zen lehen emanaldia. Hemen duzue egutegi osoa:

• Urtarrilaren 16 Atharratze
• Urtarrilaren 22 Pagola
• Urtarrilaren 29 edo 30 (data zehaztu gabe) Lexantzü
• Otsailaren 6 Barkoxe edo Altzürükü (oraindik zehaztu gabe)
• Otsailaren 13 Barkoxe edo Altzürükü(oraindik zehaztu gabe)
• Otsailaren 26 Santa Grazi
• Martxoaren 6 Muskildi
• Martxoaren 12 Idauze
• Martxoaren 19 Ainharbe
• Martxoaren 26 Aloze
• Apirilaren 10 Iruri
• Apirilaren 17 Gamere-Zihiga