Inprobisazioa txistularion baliabidea ere badela erakutsiko dute Pablo Sarasate kontserbatorioan

Fermin Goñi txistulari eta tronpetajoleak Inprobizazioa txistulari baten ikuspuntutik izeneko ikastaroa eskainiko du ostiral honetan, abenduaren 13an. Saioa Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioan egingo da eta aurrez izena ematea beharrekoa da.

“Inprobisazioan pentsatzen dugunean berehala datorkigu jazz musika burura, baina musika tradizionalean ere, inprobisazioa elementu inportantea da” horrela azaltzen digu Fermin Goñik Ache pa ti taldeko txistulari eta tronpetajoleak. Izan ere, “musika tradizionalean erabilgarriak izan daitezkeen proposamenak” jarriko ditu eskura Inprobizazioa txistulari baten ikuspuntutik izenburupeko ikastaroan. Master klasa abenduaren 13an izango da, Iruñeko Pablo Sarasate kontserbatorioan, goiz eta arratsaldeko ordutegiarekin. Saioa erdi eta goi mailako txistulariei zuzenduta dago, baita musikaren teorian oinarri bat duten txistulari saiatuei. Parte hartzeko baina, beharrezkoa da aurrez izena ematea aurquizcir@educacion.navarra.es helbidera e-maila idatziz. Ikastaroak 40€ko prezioa izango du.

Ordutegiari dagokionez master klasa goizeko 10etan hasiko da eta ordu bat eta erdietan etenaldia izango du, bazkaltzeko. Arratsaldean berriz, 4etatik 7:30ra bitarte  arituko dira txistulariak.

Edukia

Lau atal nagusitan antolatu du Fermin Goñik bere jarduna: aurkezpena, zer da inprobisazioa musikan, inprobisazioa txistuan, kontrol harmonikoa eta inprobisazioa irakaskuntzarako tresna gisa.

Ikastaroaren inguruko informazio zehatzagoa, pdf dokumentu honetan duzue.

Fermin Goñi Ache pa ti taldearekin grabatutako doinu bat duzue hemen, txistua eta inprobisazioa era paraktikoan uztartuz: