Dantzazaletasuna ospatzeko eguna prest du Aiko taldeak

Sabin Bikandi txistulariaren taldeak proposamen berriarekin datorkigu abenduaren 14rako: Dantzazale eguna. Egitarau oparoa prestatu dute aikotarrek hitzordu honetarako Bermeon.

Dantzaren dibulgazioan aritzen da buru belarri Aiko taldea. Ekimen ugari bultzatzen ditu taldeak alor honetan. Oraingoan ospakizun bat proposatzen digute: Dantzazaleen eguna. Zita Bermeon (Bizkaia) izango da abenduaren 14an. Aiko taldeaz gain Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida trikikilariak eta Bizkaiko Gaiteroak arituko dira publikoa dantzan jarriz.

Bermeora hurbiltzeko autobus zerbitzua antolatu dute Donostiatik (Okendo kaleko 5. zenbakian goizeko 11etan), Durangotik (peajeko aparkalekuan eguerdiko 12etan) eta Bilbotik (Moyua plazan 12etan). Txartelak 15€ko prezioa izango du eta aurrez izena eman beharko da mezu edo whats-app bidez izen abizenak eta autobusa non hartuko duen adieraziz zenbaki honetan: 634 423 539. Bueltako autobusak, jaia bukatu ostean aterako dira Bermeotik, 21:30ean.

Egitaraua

13:00 Alamedan dantza-kantu-poteoa

14:30 Kafe Antzokian txakoli gonbitea

17:00 Dantzaldi erromeria

  • Roberto Etxebarria eta Idoia Markaida trikikilariak
  • Bizkaiko Gaiteroak
  • Aiko Taldea

Jarraian guateke tradizionala eta

21:30 jai amaiera Mi carrorekin

Bazkarian parte hartzeko aurrez ordaindu beharra dago, 30€ sartuz Aiko taldearen kontu korrontean.

Informazio guztia hemen.