[IRUDIA] San Saturnino ospatuz Iruñean

Azaroaren 29an Iruñeko patroiaren eguna ospatu zen, San Saturnino. Hainbat txistulari kale buelta egin eta bazkaltzera elkartu ziren. Eguneko familia argazkia bidali digu Jose Manuel Albenizek. Bestetik Iruñeko Udal Txistu Banda ere aritu zen prosezioan. Ekitaldi berean, erraldoiekin aritu ziren beste zenbait txistulari, horren erakusgarri Aitor Huartek facebookean argitaratutako argazkia.