Argazkia: Juan Mari Beltran Oiartzungo Herri Musikaren Txokoan.
Soinuenea fundazioak eskura jarri du bere berripaperaren 70. alea. Oiartzungo Herri Musikaren txokoa kudeatzen duen entitateak argitaratzen du HM Berriak agerkaria.
Herri musikaren eta euskal musikatresnen ezagutza, ikerketa eta sustapena xede ditu Soinuenea fundazioak. Oiartzungo Herri Musikaren txokoa zentroa zuzentzeaz gain hamaika ekimen burutzen du entitateak. Horien artean, HM Berriak izeneko buletina argitaratzea dago.
Agerkariaren 70. alea kaleratu berri dute, hainbat gai landuz. Oarsoaldeko museoen arteko elkarlana eta Soinuenea berritu izana hizpide da ale honetan, adibidez. Txistuarekin loturik, Juan Mari Beltranen laukoteak emandako kontzertu baten kronika jasotzen du, irailaren 15ean Albaola kultur elkartean eskainitakoa hain zuzen ere. Bestetik, aurtengo PIR jaialdian (Pirinioetako Musika eta Kulturen Jaialdia) Truco saria jaso zuen Beltranek, eta sari ematearen kronikatxoa ere ekarri dute ale honetara. Guk horrela jaso genuen berria txistulari.eus-en.
Buletina hemen deskargatu dezakezue.