[BIDEOA] Hiru ikuskizunaren laburpena

Argazkia: Jesús Arbués

Pasa den azaroaren 8an, euskal kultura eta kultura arabiarra nahasten dituen ikuskizuna estreinatu zen Iker Alvarez txistulariaren parte hartzearekin. Orain, emanaldiaren laburpen bideoa saretu dute.

Jesús Arbuésen testua eta zuzendaritzarekin zuzeneko musika eta antzezpena osagai ditu Hiru ikuskizunak. Parte hartzen duten musikarietako bat Iker Álvarez txistularia da. Musika, berriz,  Jasser Haj Youssefen sorkuntza da. Bi musikariokin batera Marcelo Escrich kontrabaxuarekin eta J.M. Urriza perkusioarekin aritzen dira. Ekoizpena eta sorkuntza Raul Madinabeitiaren esku egon da. Bideoan , 00:50etik aurrera silbote eta biolin duo bat entzun dezakezu eta 4.minututik aurrera txistuak protagonismoa hartzen du, tartean aurreskuaren Agurraren bertsio batekin.