Galdakaoko musikariak danbolinaren inguruan masterklasa eskainiko du larunbat honetan Ustaritzen. Izena emateko azaroak 21a izango da azken eguna.
Larunbat honetarako, azaroak 23, saio didaktikoa prestu du Sabin Bikandi txistulariak. Danbolinaren inguruan arituko da galdakaoztarra Ustaritzen (Lapurdi). Ikastaroa goizeko 10etan hasiko da, 12:30ean eten eta 14:30an berrekingo zaio, akabera 17:30ean izango delarik.
Horrela azaltzen du Bikandik ikastaroaren nondik norakoa: “batez ere, nere danbolinarekiko ezagupena eta maitasuna partekatzen saiatuko naiz, nere eskarmentua. Arlo teknikoa landuko dugu: musika tresna egokia ezagutzen eta erabiltzen, eskuaren eta gorputzaren jarrera, soinuaren kalitatea, erredoble bikoitz eta hirukoitza, dinamika, azentoak, irakasbideak, ariketa teknikoak, e.a. Bestalde, arlo musikal edo erritmikoa, melodiarekin bat nola egin ostinato ezberdinak landuz, eta inportanteena, dantzarekin bat nola egin eta dantzen egiturak ulertu eta landuz.”
Ustaritzeko saioan izena emateko e-mailez egin beharra dago, beranduenez azaroaren 21erako yves.panizzoli@orange.fr edo x.parrillaetchart@gmail.com helbidera idatziz. Ekintza Altzabea Zentruan izango da eta bertan parte hartuko du Aiko taldeak baita. Gehiago jakiteko, Aiko taldearen web orriko lotura honetan.
“Azken batean, tristulari edo txistularri izan beharrean, txuntxunero zoriontsua izateko ate bat irekitzea da helburua” Bikandiren hitzetan.