Argazkiak: Guillermo Higuera
Euskal ezkontza batekin ospatu zuten, pasa den urriaren 19an, Muskizko txistulariek Jarraitzen dugu taldearen 20. urteurrena. Urtean zehar bestelako ekitaldiak egin dituzten arren, hilabetea berezia izan da, 1998ko urrian sortu baitzen taldea.
Txistulariak ospakizunetan izan dira aurten Muskizen (Bizkaia). Izan ere bertako taldeak, Jarraitzen dugu txistu taldeak, 20 urte bete ditu. Ekainaren 3an urteurreneko kontzertua egin zuten, berri honetan jaso genuen bezala.
Oraingoan Guillermo Higuerak zuzentzen duen taldeak, euskal ezkontza bat antolatu zuten, ospakizunei ginga jartzeko, urriaren 19an. Ekitaldian besteak beste Intzarri dantza taldea eta Txikiteroak abeslari taldea izan ziren txistulariekin batera. Eguna eguerdiko 12etan abiatu zuten kalez kale eta bazkari herrikoi batekin borobildu zuten 3retan. Txistu taldea 1998ko urrian sortu zenez, hilabetea berezia izan da hau taldekideentzat.