Patxi Labordak, Iñigo Castellanok eta Laya dantza taldeak sortu dute Tuterako sokadantza, Sabin Bikandi txistulariaren musikarekin. Estreina irailaren 13an izan zen eta honako bideoan jaso du dantzan.eus-ek.
Dantza berriak honako zatiak ditu: aurreskua, atzesku, aurrez-aurre, zubiak eta dantzak bikoteei, arin arina eta biribilketa. Askotariko musikatresnekin osatzen dute musika, Tuterako aniztasuna islatu nahiean: txistua, nafar gaitak, soinua, gitarra, danborra, mandolina,… Musika Sabin Bikandik egin du, “enkarguz eta neurrira”, Patxi Labordak azaldu digunez. Sokadantza Bikandik aurretik sortua zuen Arraño biribilketarekin ixten da, gainerakoan musika sorkuntza berria da. Sokadantzaren ezaugarri berezienetako bat jota erritmo duela da.
Gehiago jakiteko irakurri berri hau.