Baionako 2. Txistularien Elkarretaratzea azaroaren 16an izango da

Adixkidantza eta Orai Bat elkarteek txistulari elkarretaratzea prestatu dute azaroaren 16rako Baionan. Izena emateko epea urriaren 22an itxiko da. 

Bigarren urtez izango da Baionan Txistularien Elkarretaratzea. Oraingoan hitzordua azaroaren 16an izango. Joko diren partiturak aurrerago jakineraziko diren arren, egitaraua jada prest da.

Parte hartzaileak Espainiako atean elkartuko dira 9:30ean hamarretakoa egiteko. Kalejira berriz 11etan hastea aurreikusten da. Ordu bietan berriz, zizka mizka batzuk eta ondoren bazkaria izango da Cherubinots elkartean.

Emanaldian Fa#ko txistu erabiliko da. Bazkaltzeko berriz, 15€ ordaindu beharko da. Izen ematea jada irekia da urriaren 22rarte. Parte hartzeko honako datuak igorri behar dira jipara@wanadoo.fr helbide elektronikora: izen abizenak, kontaktua, taldea eta bazkarian izateko nahia edo ez.

Antolakuntzan Baiona Ttipiko Adixkidantza elkartea eta Orai Bat-eko txistulariak aritu dira.