Aurtengo apirilean itzali zen Jesús Raúl Lavin Segura (1937/02/27 – 2019/04/06) txistularia. Nafarra gogoan hitzok idatzi dizkio Raúl Madinabeitiak.
Apirilaren 5 eta 6aren arteko gauean Jesús Raúl Lavin Segura txistulariak utzi gintuen. Bere mendi sakraturako bidaia hasi zuen, Orhi mendia.
Misteriotsua den mendia da, euskal mitologian zein artzaintzarako garrantzia handia izan duena. Euskal mitologiaren arabera, Mariren, naturako jeinuen eta Basajaunen jainkosaren bizitokia da, bere izaera onbera batzuetan edo bere izaera maltzurrena besteetan biluzteko basoen barnealdea aukeratu zuena.
Mendi sakraturako bidea hasi zuen, “Orhi” mendirako bidea, miru gorri baten antzera, planeatze eta jauziez betetako hegaldi batez gure Mariren bizitokira iristeko helburuz.
Gure kulturaren maitale itsua, Euskal Herriaren maitazalea, Juan Manuel Ecay jaunaren eskutik eraikitako Oberenako txistu eskolan gure instrumentua, euskal txistua jotzen eta horretan jarduten hasi zuenean ezagutu genuen. Han, bere gogoberotasuna kutsatuz eta gure kulturak atxikiturik dituen balioak gauzatzeari esker lagundu eta liluratu gintuen: zintzotasuna, eskura ematea, sakrifiziorako gaitasuna, beti erakusten zuen gertutasuna eta behar zuenarentzako laguntza, hau beti ere, modu eskuzabal eta ematearen gozamenagatik. Gainera, empresaburu langilearen posiziotik beti azalean uzten zuen behar zuenarentzako laguntasuna.
Mariren bizilekuan bere Euskal Herriko lurraldeetan zehar miru gorrien hegaldia begiratzen bego.