Lizarriturri Urretxuko txistulari taldeak irailaren 21ean ospatuko duen kontzertuan parte hartzeko deia zabaldu du.
Urtero legez, Urretxuko Txistularien Kontzertua prestatu du irailerako Lizarriturri txistu taldeak. Aurtengo hitzordua hilak 21 egun dituenean izango da, Santa Anastasia jaien egitarauaren baitan. Antolatzaileek deialdia zabaldu dute txistularien parte hartzea sustatzeko. Izena emateko urretxukotxistulariak@gmail.com helbidea eskura duzue.
Egitaraua
Parte hartzaileak irailaren 21ean bertan egingo den entseguan elkartuko dira, arratsaldeko 4etan Iparragirre plazan (euria tarteko bada, Aldiri kiroldegira lekualdatuko da bai kontzertu eta baita entsegua ere). Entsegua buru ostean, arratseko 7etan, kalejirari ekingo diote txistulariek, Urretxu biribilketa joz. Kontzertua ondoren izango ad, 7:30ean. Eguna amaitzeko afaria izango da Aterpe jubilatuen etxean, iluntzeko 9:30ean.
Ohi dutenez txistulariek Fako txistu eta silbotariek Sib-koa erabiliko dute. Janzkerari dagokionez alkandora zuria, praka beltzak eta oinetako ilunak erabili beharko dira.
Errepertorioa
♦Euskal Herriko kantak J. Franco / Mold.: J. Martinez
♦Lore bat tontor gainean Jon Etxeandia
♦Goizueta Herrikoia / Mold. J.I. Ansorena
♦Habanera-Arin arina Ezezaguna / Mold. J.I Ansorena
♦Amalur Xabier Zabala
♦ Gure Nahia Iker Lauroba / F. Goñi
♦Agure zaharra Gorka Knörr
♦Azken agurraren negarra Gorka Knörr
♦Bok Spok Kepa Junkera
♦Kaixarranka Kepa Junkera
♦Palomarena A.Calamaro/A.Sarriegi /Mold. A. Furundarena
♦Aurrera Altsasu P.Reparaz/J.Maia / Mold: K. Sanchez Ekiza
♦Korrika mix Egile ezberdinak / Mold.: Xabier Zabala
♦Gernikako Arbola J. M. Iparragirre