Gonbidatuz lepo dator Zestoako Txistu Alardea

Alex Sardui, Xabier Saldias eta Aitor Furundarena gonbidatu diztute, besteak beste, Zestoako Idiakaitz txistu taldeko kideek. Hitzordua irailaren 1ean izango da Garikoitz Mendizabalen zuzendaritzapean.

Hiru urtean behin ospatzen dute Zestoan (Gipuzkoa) Txistularien Alardea 1996. urtetik. Txistulariak irailaren 1ean igoko dira Herriko plazako eskenatokira arratsaldeko 7etan. Euskal ehrri osotik etorritako 50a bat txistulari izango dira oholtzan Garikoitz Mendizabalen gidaripean.

Antolatzaile lanetan Idiakaitz txistu taldeko kideak aritu dira, emanaldiarako gonbidatu zerrenda ederra osatuz. Gatibu taldeko kantari Alex Sardui eta Egan taldeko Xabier Saldias nor baino nor arituko dira, beraien kanta arrakastasuenak eskainiz. Aitor Furundarena soinuarekin eta ahotsarekin ez da atzean geratuko. Abesbatza, metal boskotea, dantzariak… parte hartzaileen zerrenda osoa jarraian doakizue.

Partehartzaileak

Euskal Herriko 50 bat txistulari; Kantuban Abesbatza (Zuz.: Jagoba Astiazaran); Metal boskotea; Alex SarduiXabier SaldiasJagoba Astiazaran (pianoa); Aitor Furundarena (akordeoia eta ahotsa); Amaiur Caravajille (baxu elektrikoa); Iñigo Eskubi (kitarra); Iñaki Telleria eta Jexux Mari Garmendia (perkusioa); Eider Iraola eta Aizpea Aristi abeslari zestoarrak; eta Zestoako Itxaropena dantza taldea.

Egitaraua