Txistua eta euskara eskutik Alesbesen

Mugarik Gabeko Txuntxuneroek deialdia egin dute txistu doinuak Alesbesko Euskararen egunean zabaltzeko. Hitzordua irailaren 7an izango da, izena emateko epea berriz, abuztuaren 31n itxiko da.

Nafarroako Alesbes herrian ospatuko den Euskararen egunean parte hartuko dute Mugarik Gabeko Txuntxuneroek. Irailaren 7rako egitarau oparoa izango da aukeran. Parte hartu nahi duten txistulariek abuztuak 31rarte izango dute aukera izena emateko.

Hitzordua goiz deiak joz hasiko dute Alesbeseko kanpinean 9:30ean. Ondoren zizkamiska batzuk hartu eta herrirantz joko dute txistulariek. Hamaiketakoa egin ostean dantzariak izango dituzte zain. Ekitaldi nagusia 13:30ean izango da. Azkenik, bazkari legea egingo dute.

Egitarau osoa

Izen ematea

Parte hartzeko izena eman beharra dago  e-mailez mirenperalta68@gmail.com helbidean edo whatsapp-ez 636 940 838 zenbakian abuztuak 31 baino arinago.

Bazkariari dagokionez, nagusiek 15€ ordaindu beharko dituzte eta 12 urterarteko umeek 10€. Ordainketa aurrez egingo da banku bidez.

Partiturak

Txistulariek fa# txistua erabiliko dute. Janzkerari dagokionez praka urdin ilunak, alkandora zuria, zapia eta txapela aukeran.

Joko diren kantak hemen dituzue eskura.