Aiko taldeak Slow food mugimenduarekin hitzarmena sinatuko du irailean. Elkarlan horren lehen fruitua Eneko Atxa sukaldari entzutetsuarekin elkarlanean prestatutako dantzaldi-afaria izango da.
Sabin Bikandi txistulariaren taldeak bide berriak jorratzen darrai. Azkena, Slow food Km 0 elkartearekin irailean sinatuko duen hitzarmena. Elkarlan horren lehen emaitza irailaren 6an gauzatuko da, Eneko Atxa sukaldariarekin elkarlanean.
Gorka Izagirre upategiaren 42 by Eneko Atxa izeneko txakolina Bruselan (Belgika) saritua izan da, ardo zuri onenaren saria erdietsiz. Hori ospatzeko dantzaldia eta afaria eskainiko dute Eneko Atxa sukaldariak eta Aiko taldeak. Hitzordua arratsaldeko zortzietan hasiko dute mahastiak bisitatu eta mokautxo bat hartuz. Ondoren etorriko da dantzaldia eta afaria, Larrabetzuko Eneko jatetxean.
Lekua mugatua izanik, jada plaza guztiak bete direla jakinarazi digute, izena emateko epea irailaren 1ean bukatzen zen, baina deialdia oso arrakastasua suertatu da.
Gehiago jakiteko, jo Aiko taldearen webeko berri honetara.