Abuztuaren 14an ospatuko dute Burlatako Txistu Kontzertua. Herriko txistu taldeak mende erdia bete dutela presente izango dute emanaldian.
Burlatako (Nafarroa) Txistu taldeak 50. urtemuga ospatzen du aurten eta abuztuaren 14ean egingo duten txistularien alardea, taldearen ibilbideari errepasoa egiteko probestuko dute. Emanaldia Elizondo biribilketarekin hasiko dute, gaur egungo eta lehengoko txistulariak elkartuz. Kontzertuan zehar, taldearen ibilbidean bidelagun izan dituztenak agertuko dira oholtzara.
Egitaraua
Kontzertua iluntzeko 8etan izango da Udal parkean eta honako obrak joko dituzte:
1. Elizondo
2. Agur Jaunak
3. Ansola anaiak
4. Amaiur
5. Goxokia
6. Zirkoaren sonatatxoa
7. Amaia operaren ezpatadantza
8. Panpin zaharra
9. Aitzakirik ez
10. Tico-tico
11. Baltsa
12. Rhythm and music
13. Maruxa
14. Aurrera Altsasu
15. La Nogalera
Taldearen historia
Burlatako txistu taldearen urteurrena dela eta Iruindarra naiz hedabide digitalak erreportajea argitaratu du. Hemen irakur dezakezue.