[BIDEOA] Juantxo Vega Enbor txistua joz

Jose Mari Gancedo txistugileak, txistu modelo berri bi aurkeztu zituen pasa den Portugaleteko Folklore Azokan: Enbor eta Kimu. Gure web gunean albiste honetan jaso genuen berria, argazkiak berriz hemen dituzue. Donostiako udal txistulari eta Esemble Diatessaron taldeko kide Juantxo Vega, Igartubeitia baserrian (Ezkio, Gipuzkoa) izan zen, Enbor txistu berriarekin eta Mib-eko txistuarekin hainbat doinu grabatzen. Grabazioak bere youtube kanalean eskegi ditu Vegak. Honako doinuak ikus eta entzun daitezke bertan, Juan Ramon Ullibarrirekin duoan: Azalandare, Erreginetan eta Alboradetako soinua. Hona berriz, Enbor txistuarekin grabatutako aurkezpen bideoa dakarkizuegu: